Krisia Krimean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tropa errusiazaleek bi base indarrez hartu dituzte Krimean

Tentsio militarra areagotu egin da, Ukrainako soldadu bat hil baita astearte honetan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Krimean tentsioak gora egin du azken orduotan

Tropa errusiazaleek Ukrainako Armadaren bi base indarrez hartu dituzte asteazken honetan Krimeako penintsulan.Hain zuzen ere, Novoozernoye herriko basean eta Sebastopol hiriko kuartel nagusian barrena egin dute. Ukrainako Armadako militarrek alde egin dute bertatik, amore emanda, antza denez.

Komandanteak barruan daude oraindik, eta Krimeako ehunka herritar ere daude bertan, mitin bat egiten. Zibilek Errusiako bandera jarri dute, eta herrialde horretako ereserkia abestu dute.

Hedabideen arabera, manifestariek amore emateko eta eurekin bat egin edo Krimeatik alde egiteko eskatu diete soldadu ukrainarrei.

Kieveko Gobernuak Igor Teniuj Defentsa ministroa eta Vitali Jarema lehen ministroordea bidali ditu Krimeara, gatazka konpontzen saiatzeko, baina Sergei Axionov Krimeako lehen ministroak ez diela penintsulan sartzen utziko ohartarazi du.

Bruselak laguntza gehiago eskaini dio Ukrainari

Bestalde, Europako Batzordeak Ukrainari epe ertainean 1.000 milioi euro gehiago ematea proposatu du, herrialdeari laguntzeko.

Proposamena Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan onartu beharko dute.

Duela gutxi, 610 milioi euro eman zizkioten Ukrainari. Hogeita zortziek 11.000 miloi emango dizkiote orotara.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X