Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak EBk Krimeako krisiagatik jarritako isunak deitoratu ditu

Alabaina, herrialdeak esan duenez, "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea du".
Krimea
Krimea

Errusiak deitoratu egin ditu Europar Batasunak Krimearen krisia dela eta jarritako isunak, Putinek atzo Krimea Errusiaren parte dela iragarri ostean, eta  "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea" duela adierazi du.

"Pena handia da Europar Kontseiluak errealitatetik urrun dagoen erabaki bat hartu izana. Uste dugu kooperazioaren eremura bueltatzeko garaia dela", esan du Alexander Lukashevitx Kanpo Arazoetarako Ministerioaren bozeramaleak.

Gainera, bozeramalearen hitzetan, nahiz eta elkarrizketarako borondatea izan, "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea" duela nabarmendu du.

Hogeitazortziek 33ra igo dute zigortutako errusiarren eta krimearren kopurua, Krimeak Errusiarekin bat egiteagatik, eta ekonomia arloan neurriak prestatzeko eskatu duten, Krimeatik harago Ukrainako beste eskualdetara zabaltzen bada.

Kremlinek, Krimeak eta Sebastopoleko hiriak bat egingo dutela esan ostean, bukatutzat eman du prozesua, nazioarteko kritikak eta Ukrainako protestak gorabehera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X