Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortziak Zazpiak dira berriro ere

G-8 zena G-7 izatera pasa da. Errusiari jarritako zigor diplomatikoa izan da Krimearekin bat egiteagatik, aurrez gogoratu hainbat buruzagi Errusiarren kontrako zigor ekonomikoak onartu zituztela.

G-8 zena  G-7 izatera pasa da.  Errusia G-8 taldetik kanporatu dute,  eurek dioten moduan, munduko herrialderik industrializatuenak diren taldetik.

G-7-a botere talde bat da, bakar batzuek osatutako taldea, 1976an sortu zuten Ameriketako Estatu Batuek, Japoniak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Britainia Handiak eta Kanadak.

1998an berriz Sobiet Batasuna desagertu eta 7 urtera Errusiari taldean sartzeko gonbitea luzatu zioten, eta orain  gonbidapena erretiratu diote esanaz  Errusiak jada  ez duela gaitasunik  gainerakoekin  ardurak partekatzeko.

Errusiari jarritako zigor diplomatikoa izan da Krimearekin bat egiteagatik, aurrez gogoratu  hainbat buruzagi Errusiarren kontrako zigor ekonomikoak  onartu zituztela.  Baina beste hainbat forotan ere elkarrekin dira Errusia eta Mendebaldeko  herrialdeak.

Adibidez bost gehi bat taldean elkarrekin daude, talde honek  gai nuklearrak  negoziatzen ditu Iranekin, hor dago Ekialde Hurbilerako Laukotea deitutakoa ere: honek  israeldar eta palestinarren arteko  bakea lortzea du helburu, eta bestetik munduko ekonomia  garrantzitsuenak biltzen dituen  G-20 taldea dago.

Talde horietatik ez da hain erraza  Errusia kanporatzea, talde horietan Mendebaldeko herrialdeez gain beste herrialde batzuk ere badaudelako.

Edonola ere, zera azpimarratu behar da, inork ez duela ekintza militarrik aipatzen ezta gerra-mehatxurik egiten ere; momentuz, beraz, maila diplomatikoan geratu da auzia.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X