Ukrainako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aholkularitza lana egingo dute FBIk eta CIAk Ukrainako Gobernuarentzat

“Gaizkile antolatuen” aurka egitea eta indarkeriari azkena ematea izango dira misio horren xede nagusiak, baina finantza delituak ere ikertuko dituzte.
Ukraina
Ukraina

Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA) eta Ikerketa Bulego Federaleko (FBI) dozenaka agente eta Ukraniako Gobernu berria elkarlanean arituko dira. Izan ere, FBI eta CIAko kideek aholkularitza lanak egingo dituzte, Ukraina hegoaldean eta ekialdean altxatu diren soldaduen aurka Gobernuari laguntza emateko, Bild egunkari alemaniarrak argitaratutakoaren arabera.

“Gaizkile antolatuen” aurka egitea eta indarkeriari azkena ematea izango dira misio horren xede nagusiak, baina finantza delituak ere ikertu egingo dituzte. Janukovitx presidente izan zen bitartean Ukrainatik atera ziren kapitalen arrastoa jarraitu nahi du Poliziak, egunkari horrek  Alemaniako segurtasun indarren iturriak aipatuz argitaratu duenez.

FBI eta CIAko kideek AEBko Gobernuaren izenean lagunduko diote Kievi, “matxinadari amaiera jartzeko eta segurtasun azpiegitura eraginkorra ezartzeko”, Bild egunkariaren hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X