Bruselako goi-bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkel: 'Putinekin hitz egingo dugu zigor gehiago abiatu aurretik'

G7ak premiatu egin du Errusia tropak Ukrainako mugetatik kentzera, eta iruzurtzat jo ditu Siriako hauteskundeak.
G7 goi bilera
G7 goi bilera

Moskuk Ukrainarekiko jarrera aldatzen ez badu, Errusiaren kontrako zigorrak martxan jarriko dituztela azaldu du asteazken honetan Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Edonola ere, pauso hori eman baino lehen, G7ak datozen egunotan Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egiteko asmoa duela nabarmendu du.

Izan ere, G7ko buruek goi-bilera egin dute Bruselan, eta, hitzordu horretan, premiatu egin dute Errusia tropak Ukrainako mugetatik kentzera eta irtenbide diplomatikoaren alde "serio" ekitera. Edonola ere, beharrezkoa balitz, Moskuri zigor berriak ezartzearen alde azaldu dira AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania, Kanada eta Japonia.

Hala jasotzen du zazpi herrialde horietako buruek sinatuko duten adierazpenaren zirriborroak.

Siriako hauteskundeak

Bestalde, G7ko buruek iruzurtzat jo dituzte Siriako hauteskundeak, eta Baxar al-Asadek etorkizunik ez duela adierazi dute idatzi berean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X