Albiste dira
Ebola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongoko ebola kasuak independenteak direla baieztatu du MOEk

Gaixo dagoen inor ez da ebola kasuak atzeman dituzten Afrika Mendebaldeko herrialderen batean izan berriki. Kongoko Errepublika Demokratikoan ebola agertzen den zazpigarren aldia da 1976az geroztik.
Munduko Osasun Erakundeko ordezkaria. Artxiboko irudia: EiTB
Munduko Osasun Erakundeko ordezkaria. Artxiboko irudia: EiTB

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) asteazken honetan baieztatu duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoko ebola agerraldia ez dago Afrika Mendebaldekoarekin lotuta.

MOEk ohar bidez azaldu duenez, Ecuador probintzian ebola kasuak atzeman zituztela baieztatu zuen atzo Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak. Ikerketen arabera, birusaren jatorria ustez ebolarekin kutsatuta zegoen animalia basati bat da. Antza denez, gizonezko batek kutsatutako animalia hori ehizatu eta haren emazteak animalia garbitu eta sukaldatu egin zuen. Emakumea gaixotu eta ospitale batera eraman zuten, baina abuztuaren 11n hil zen heriotza zerk eragin zion argitu gabe.

Gaixoarekin harremanetan egon ziren zenbait osasun langilek ebola birusaren sintomak izaten hasi ziren hurrengo astean. Uztailaren 28a eta abuztuaren 18a bitartean ustez ebolaz kutsatutako 24 pertsona zenbatu ziren, eta horietatik 13 hil egin ziren. Hildakoak emakumearekin harremanetan egon ziren osasun langileak, gorpua manipulatu zuten langileak edota gaixoaren senideak ziren.

Kongoko Errepublika Demokratikoan ebola birusaz kutsatuta egon daitezkeen hamaika lagunak bakartuta daude. Gaixo dagoen inor ez da berriki Afrika Mendebaldeko herrialderen batean izan, beraz, "Kongoko Errepublika Demokratikoko agerraldiak Afrika Mendebaldekoarekin loturarik ez duela uste da gaur- gaurkoz".

1976az geroztik Kongoko Errepublika Demokratikoan ebola agertzen den zazpigarren aldia da, hain zuzen ere, bertan azaldu zen birusa lehendabizikoz 1976an. Bestalde, birusa Afrika Mendebaldean agertzen den lehen aldia da, eta dagoeneko 1.427 pertsona hil ditu, azken datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X