Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak ez du labirintoaren irteera aurkitzen

AEBko presidenteak, Barack Obamak, behin esan zuen bera gerrak amaitzeko aukeratu zutela, eta ez horiek hasteko.

AEBko presidenteak, Barack Obamak, behin esan zuen bera gerrak amaitzeko aukeratu zutela, eta ez horiek hasteko. Promesa bete zuen: Irakeko soldadu estatubatuarrak 2012an atera zituen, eta plana prestatu zuen Afganistanen dauden soldaduak 2015erako erretiratzeko.

Baina ordurako Irakeko eta Siriako Estatu Islamikoko jihadistak agertu ziren, eta Afganistanen talibanek tinko eusten diote eta mehatxu egin diote estatubatuarrek babesten duten gobernuari.

Estatu Islamikoa geldiarazteko, Obamak bonbardaketak baimendu ditu Sirian, eta aholkulari militarrak bidali ditu Irakera; alegia, amerikarrek Iraketik alde egin zuten, baina itzuli egin dira.

Afganistanen, Obamak 2015eko datari eusten dio, baina soldaduen etxeratze erritmoa moteldu egin du. Baina Pentagonoko jeneralek gehiago nahi dute.

Hauen arabera, mota honetako gerrak ez dira bonbardaketen bidez bakarrik irabazten, eta soldadu gehiago bidali behar dira. Chuck Hagel Defentsa Idazkariaren kargugabetzearen atzean arrazoi hori dagoela ematen du. Argi dago euren arteko desberdintasunak egon direla, eta Obamak bere ministro garrantzitsuenetako bat galtzea erabaki duela.

George Bushek sarrarazi zituen labirintotik atera ezinda aurkitzen da AEB.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X