ATENTATUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 pertsona hil dira Yemenen, polizia akademia baten kontrako erasoan

Lehergaiz betetako ibilgailu bat leherrarazi du erasotzaileak, bera barruan zela. Poliziaren akademian izena emateko zain zeuden dozenaka pertsonen aurka jo du gidariak ibilgailuarekin.
18:00 - 20:00
25 hildako, Sanako polizia akademia baten aurkako eraso suizidan

Gutxienez  25 pertsona hil eta 40 inguru zauritu dira Yemenen izandako atentatu suizida batean. Sanako polizia akademiaren kontrako atentatua izan da, Yemengo segurtasun arduradunek jakitera eman dutenez.

Antza, lehergaiz betetako ibilgailu bat leherrarazi du erasotzaileak, bera barruan zela. Polizia akademian izena emateko zain zeuden dozenaka pertsonen aurka jo du bete-betean gidariak ibilgailuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X