Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Islamikoak su emanda hil du bahituta zeukan jordaniarra

Jordaniako Gobernuak iragarri du gogor erantzungo duela eta, hasteko, Estatu Islamikoak pilotuarengatik trukatu nahi zuen jihadista irakiarra hil egingo du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Estatu Islamikoak su eman dio bahituta eduki duen pilotu jordaniarrari

Estatu Islamikoa talde jihadistak su emanda hil du Muaz Kasabeh pilotu jordaniarra, abenduan Sirian bahitu zuena, eta Interneten zabaldutako bideo batean erakutsi du hilketa.

Jordaniako Gobernuak iragarri du gogor erantzungo duela eta, hasteko, Estatu Islamikoak pilotuarengatik trukatu nahi zuen jihadista irakiarra hil egingo du "ordu batzuk barru". Bestalde, pilotu jordaniarra urtarrilaren 3tik hilda dagoela jakinarazi du.

Estatu Islamikoak zabaldutako 22 minutuko bideo horretan, Kasabeh ageri da eraitsitako eraikin batzuen artean oinez, eta zain ageri dira maskarak daramatzaten jihadista batzuk.

Gero, pilotua kaiola baten barruan ageri da, eta tartean AEB buru duen nazioarteko koalizioko aireko indarrek ustez hildako biktimen irudiak sartu dituzte. Gogoratu behar da koalizio horretan parte hartzen duela Jordaniak, hildako pilotuaren jatorrizko herrialdeak.

Maskaradunetako batek zuzia darama eskuan, eta metxa bat piztu eta kaiolak su hartzen du. Sugarrek berehala hartzen dute kaiolaren barrualdea, eta biktima suak erreta hiltzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X