NBE-ren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6.000 pertsona baino gehiago hil dira Ukrainako gerran, 2014tik

Nazio Batuen Erakundeak gaur argitara eman duen txostenaren arabera, Ukraina ekialdean armamentu astunen kopurua nabarmen hazi da azken hilabeteotan.
Ukraina. EFE.
Ukraina. EFE.

2014ko apirilean Ukrainako gerra hasi zenetik, 6.000 pertsona baino gehiago hil dira Kieveko armadaren eta miliziano errusiazaleen arteko borroketan, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen bulegoak gaur kaleratu duen txosten baten arabera.

Azken asteotan Donetskeko aireportuaren eta Debaltseve herriaren inguruan izan diren liskarretan ehunka lagun, zibilak eta militarrak, hil direla jakinarazi du NBEk. Toki horietan "talde armatuen kontrolpean harrapatuta" dauden pertsonentzat "egoera jasanezina" dela azpimarratu du erakundeak.

Zeid Raad al Hussein Giza Eskubideentzako Nazio Batuen Goi Komisarioak azaldu duenez, Ukrainako egoerari buruz gaur zabaldu den txostenak herrialde horren "pertsonen eta azpiegituren kontrako hondamendi krudela" uzten du agerian. Hondamendiaren biktima nagusiak "emakumeak, haurrak eta adinekoak" direla gaineratu du.

"Urtebete baino gutxiagoan 6.000 lagun hil dira Ukraina ekialdeko borroketan", adierazi du Zeidek. "Bi aldeek Minskeko akordioan jasotakoa bete behar dute, agindu bat da. Bereizi gabeko bonbardaketak eta bestelako bidegabekeriak  bertan behera utzi behar dira, zibilentzat egoera jasanezina da", esan du.

Ukrainako egoera aztertu duen NBEko taldeak jaso duen beste datuetako bat ondorengoa da; 2014ko abenduaren 1etik otsailaren 15era  Ukrainan  armamentu astunak nabarmen egin du gora, baita atzerriko borrokalarien kopuruak ere.

Iazko abenduan Ukrainan giroa apur bat baretu bazen ere, txostenak jasotzen duenez, urtarrilean egoerak oso modu bortitzean egin zuen okerrera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X