Germanwingseko ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost aldiz entseatu zuen Lubitzek hegazkina botatzeko maniobra

Egun horretan bertan entseatu zuen hegazkina botatzeko maniobra, Dusseldorf-Bartzelona hegaldian. Hala ere, egoera detektatzea “ezinezkoa” zela azpimarratu dute ikerketaren arduradunek.

Hegazkina lurrera botatzeko maniobra bost bider entseatu zuen Andreas Lubitz Germanwingseko pilotukideak, gaur ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Izan ere, egun horretan bertan entseatu zuen, Dusseldorf-Bartzelona hegaldian. Hala ere, egoera detektatzea ?ezinezkoa?  zela azpimarratu dute ikerketaren arduradunek.

Hegazkina 30 metroko altueran, baimendutako txikienean, utzi zuen Lubitzek bost alditan Dusseldorf-Bartzelona hegaldi horretan. Ondoren, hala ere, maniobra zuzendu zuen, eta bidaiariak eta eskifaiako kideak ez ziren gertatutakoaz konturatu.

Ikerketa eta Analisi Bulegoko zuzendariaren hitzetan, Lubitzek hegazkina botatzeko maniobra ?entseatu? egin zuela ondorioztatu dute, baina oraindik ezin dutela zehaztu zergatik egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X