Milaka errefuxiatu sartu dira Kroazian, Serbiatik oinez joanda
2.000-3.000 errefuxiatu sartu dira gaur goizaldean Serbiatik Kroazian. Bapska herritik Sarengradera dauden 20 kilometroak oinez egin dituzte, eta Opatovaceko harrera zentrora iritsi dira.
Errefuxiatuen etorrerak kaosa eragin du Opatovacen, bertako hedabideen arabera, agintariek ez baitzuten uste, mugako pasabidea itxi ostean, hainbeste errefuxiatuk lortuko zutenik iristea.
Kroaziako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, 30.000 errefuxiatutik gora sartu dira astebetean herrialdean, baina beste 27.000k alde egin dute.
Aurreko ostiraletik, Hungariako mugara eraman dituzte etorkinak, eta gutxi batzuk Eslovenian sartzen saiatu dira.
Opatovaceko zentroan 2.500 errefuxiatu daude une oro, baina herrialdean dauden gainerako zentroak ia hutsik daude.
Banaketa onartzeko enegarren saiakera
Bien bitartean, Europar Batasuneko Barne ministroek ezohiko bilera egingo dute gaur, Europako Batzordeak 120.000 errefuxiatu banatzeko egindako proposamena adosteko asmoz. Horretarako, kuotak adostu beharko dituzte, baina derrigorrezkoak izatea baztertu dute.
Hungariak, Greziak eta Italiak bizi duten egoera arindu nahi du Bruselak neurri horrekin, baina sistemaren onuraduna izateari uko egin dio Budapestek.
Ondorioz, Hungariatik beste estatu kide batzuetara eraman behar zituzten 54.000 pertsona linbo batean geratu dira oraingoz.
Erreserba bat
EBko 28 estatu kideetako enbaxadoreek bilera egin zuten bart, eta errefuxiatuen uholdea pairatzen duen edozein estatu kidek 54.000 plaza horiek bereganatzeko aukera izateko mekanismo bat aztertu zuten bertan. Hau da, asilo eskatzaile horiek banatzeko erreserba bat sortzea aztertu zuten, EBko iturriek jakitera eman dutenez. Pertsonak ateratzeko gainerako kideei laguntza eskatzea ere aztertu zuten.
Hala ere, herrialdeak zehaztu gabe erreserba bat sortzeak arriskuak ditu; izan ere, 54.000 toki horiek bidean gal daitezke. Ondorioz, Batzordearen neurriak ez lieke 120.000 pertsonari mesede egingo, 66.000ri soilik baizik.
Bestalde, kide bakoitzak onartzeko prest dagoen errefuxiatuen kopurua gaur zehaztea espero dute aldeek.
Aurrekontuari ekarpena
Era berean, banaketan parte hartu beharrean EBko aurrekontuari ekarpena egiteko aukera aztertu zuten enbaxadoreek.
Hala ere, herrialdeak ez dituzte isun ekonomikoak jarrita zigortuko, EBko Batzordeak bart aurreratu zuenez. Kuotaren % 30 urtebete atzeratzeko aukera emango diete, iturri horien arabera.
Kuota sistemaren aurka behin eta berriro agertu diren herrialdeek (Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania) zer jarrera izango duten ez dago argi oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.