Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koalizio arraroa Grezian

Tsiprasek eta Kamenosek ederki ulertzen dute elkar: ez daude ados hirugarren erreskatearen baldintzekin eta prest daude Grezia hondoratu duen ustelkeriaren kontra egiteko.

Ez da erraza Alexis Tsiprasek eskuin muturreko Greziar Independenteen alderdiarekin koalizioan jarraitu behar duela ulertzea. Panos Kamenos Greziar Independenteen burua defentsa ministro izan da Tsiprasen lehen gobernuan, eta seguruenik berriz ere kargu horretan ikusiko dugu. Kamenosek ez du onartzen greziar guztiei eragiten dieten murrizketa ekonomikoek Segurtasun Indarrei ere eragitea. Kamenos oso abertzalea da, eta Greziak etengabeko tentsioa duen Turkiarekin izan dezakeen gerrarako militarrak prest egotea nahi du. Gainera, etorkinak Greziatik bota nahi ditu Kamenosek eta, aldiz, Syriza, Tsiprasen alderdia, errefuxiatuak hartzearen aldekoa da.

Alabaina, Tsiprasek eta Kamenosek ederki ulertzen dute elkar. Batez ere, bi puntutan bat datoz: lehena, ez daude ados Europako Batasunak hirugarren erreskatea jasotzeko jarritako baldintzekin. Eta bigarrena, bai Syriza eta baita Greziar Independenteak ere prest daudela Grezia hondoratu duen ustelkeriaren kontra egiteko. Gai hori, ustelkeriarena, giltzarri izan da greziarrek euren botoa erabakitzeko garaian, eta Grezian ez ezik, geroz eta garrantzitsuagoa da Europa osoko hauteskundeetan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X