Abaaoudek Belgikan atentatuak prestatzen ari zela esan zuen otsailean
Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko buruak Belgikan zegoela eta Mendebalderen aurkako atentatuak prestatzen ari zen talde jihadista bateko kidea zela aitortu zuen otsailean, Dabiq Estatu Islamikoaren aldizkariak egindako elkarrizketa batean.
Egun, Abaaoud ihes eginda dago, eta terrorista bilatuena da Europan.
Aipatutako elkarrizketan, Siriatik Belgikara joan zela azaldu zuen, "terrorea zabaltzeko musulmanen aurka gerran dauden gurutzatuen artean".
"Belgikara iritsi ostean, gauza izan ginen armak lortzeko eta etxe seguru bat ezartzeko, gurutzatuen aurkako operazioak antolatzen ari ginen bitartean", gaineratu zuen.
Elkarrizketan, inteligentzia zerbitzuek ezagutu egiten zutela esan zuen Abaaoudek, "kartzelatu egin baininduten aurrez", eta bere izena eta argazkia "dagoeneko albisteetan" bazeuden ere, behin Belgikako Poliziak ezagutu ez zuela ziurtatu zuen: "Agenteak begiratu egin ninduen, argazki batekin alderatzeko, baina alde egiteko baimena eman zidan, ez baitzuen antzik sumatu!".
The Wall Street Journal estatubatuar egunkariaren arabera, Mendebaldeko hainbat herrialdek "jarraipenak" egiten zizkioten Abdelhamid Abaaoudi, eta aire eraso batean hiltzeko asmoa zuten, baina horren arrastoa galdu egin zuten duela aste batzuk.
la aste batzuk.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz