1.134 gazte beltz tiroz hil ditu Poliziak AEBn 2015ean
Ika-mika handia sortu zuen Michael Brown gazte beltzaren heriotza 2014ko abuztuan jazo bazen ere, arraza kontuengatik AEBn izandako protestak eta aktibismoak areagotu egin dira 2015ean zehar.
Mugimendu horiek sustatutako kanpainek Poliziak izandako jarrera bortitzak salatu izan dituzte, eta polizia zuriek erahildako gazte beltzen kopuru handia nabarmendu dute. Kanpaina horien artean, 'Black Lives Matter' ('Beltzen bizitzak balioa du') aipa dezakegu.
Auzi horren harira, hain justu, 'The Guardian' kazeta britaniarrak egindako ikerketa baten arabera, biztanleriaren % 2 baino ez badira ere, tirokatuta izateko bederatzi aldiz aukera gehiago dute gazte beltzek Amerikako Estatu Batuetan. Gauzak horrela, 1.134 gazte beltz hil zituen Poliziak 2015an. Ondorioz, heriotza-tasarik altuena du kolektibo beltzak.
Poliziak erabilitako indarkeriaren ondorioz, hildakoen % 15a 15 eta 34 urteko bitarteko gizonezko beltzak dira. Adin bera duten zuriekin alderatuta, tasa hori bost aldiz handiagoa da beltzen kasuan.
Gobernuak plazaratutako heriotza-tasa ofizialen arabera, 65 gazte beltzetatik bat hil egiten da AEBn, polizia batek tirokatuta, alegia.
"Neurririk gabeko eragina du epidemia horrek beltzengan", salatu du Brittany Packnett Poliziaren lana aztertzen duen lantaldeko kideak eta ekintzaileak. "Alferrik ari gara galtzen gazte anitzen bizitzak", gaineratu du.
Iaz Tamir Rice 12 urteko haur beltz bat tiroz hil zuen agente batek, haurrak jolas-pistola bat zuela. Aste honetan jakinarazi dutenez, agentea absolbitu egin dute. Horren harian, Packnett ekintzaileak deitoratu duenez, "legeak ez dauka indarrik disuasio-neurri bezala".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.