Larrialdi egoera Frantziako Alderdi Sozialistan
Gaurko greba orokorrak eta aurreko manifestazioek argi uzten dute frantsesek ez dutela Espainian egindako lan erreformaren antzekorik onartuko.
Manuel Valls lehen ministroak sustatutako lan erreformak sindikatuen boterea murrizten du, lanaldia luzatzen du, kaleratzeengatik ordaindu beharreko kalte-ordaina murrizten du eta enpresetako hitzarmenak lehenesten ditu hitzarmen kolektiboen kaltetan.
Sindikatuek eta ikasleek bat egin dute erreforma bertan behera uzteko eta badirudi, gaurkoa ez dela azken greba izango. Frantziako Alderdi Sozialistarentzat eta François Hollandentzat arazo larria da.
Presidenteak emergentzia egoera konstituzioan sartzeko proiektua baztertu behar izan du, baita terroristei nazionalitate frantsesa erretiratzeko ekimena ere. Parisko atentatuen ostean lortutako onarpen-maila dagoeneko desagertu da.
Berriro hauteskundeetara aurkezteko, Hollandek baldintza bat jarri zuen: langabeziak behera egin behar zuen, ba langabezia ez da jaitsi. Inkesten arabera, Hollande hirugarren izango litzateke datorren urteko hauteskundeetako lehen errondan, beraz, ez litzateke bigarren errondara igaroko.
PSFk Greziako Pasoken bide berdina darama: lau urte gobernuan egin ostean, hurrengo hauteskundeetan hirugarren edo laugarren indar izatera pasa liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.