30 lagun hil dira Kabulen, atentatu batean
Gutxienez 30 pertsona hil dira eta 300 baino gehiago zauritu Kabulen, Mahmood Jan auzoan, gaur goizean, izan den eraso terroristan.
Jaama berri agentziak zabaldu duenez, bonba-autoz egin dute atentatua. Kabuleko agintariek zabaldutako datu ofizialen arabera, Segurtasunerako Zuzendaritza Nazionalaren egoitzari eraso egitea zen helburua. Beste iturri batzuen hitzetan, berriz, Gobernuaren egoitza baten kontrako atentatua izan da.
Sediq Sedigi Afganistango Barne ministerioko eledunak azaldu duenez, polizia-operazio zabala jarri dute abian, erasoaren egileak atxilotzeko.
Talibanek hartu dute euren gain erasoa. Zabilhullah Mujahid talibanen bozeramaileak Twitter sarean zabaldutako txio baten bidez aitortu du egiletza.
Ashraf Ghani Afganistango presidenteak eta Abdula Abdula herrialde horretako lehen ministroak gogor gaitzetsi dute erasoa. Horien aburuz, eraso honek agerian uzten du talibanek ez dutela ahalmenik segurtasun indarrei aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte