IRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hobi komun bat aurkitu dute Fallujan, 400 gorpurekin

Zibilak, militarrak eta poliziak dira hildakoak. 2014ko urtarriletik Estatu Islamikoaren esku egon da Falluja, eta joan den asteburuan lortu zuen Irakeko Gobernuak jihadistak handik kanporatzea.
Faluya (Irak). Artxiboko irudia. EFE.
Faluya (Irak). Artxiboko irudia. EFE.

400 gorpu baino gehiago aurkitu dituzte Fallujan (Irak), hobi berean lurperatuta. Bertako segurtasun indarrek aurkitu dute zuloa.

2014ko urtarriletik Estatu Islamikoaren esku egon da Falluja, eta joan den asteburuan lortu zuen Irakeko Gobernuak jihadistak handik kanporatzea eta hiriaren kontrola berriro hartzea.

Zibilak, militarrak eta poliziak dira hildakoak, segurtasun arduradunek jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X