AEBko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen esanetan, Putin Obama baino 'agintari sendoagoa' izan da

NBC telebista kateak antolatutako foro batean egin ditu adierazpen horiek Donald Trumpek; Hillary Clintonek ere parte hartu du foro horretan.
Donald Trump, artxiboko irudi batean.
Donald Trump, artxiboko irudi batean.

Donald Trumpek, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Presidente izateko hauteskundeetara begira Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak, asteazken honetan egin dituen adierazpenetan baieztatu duenez, Vladimir Putin presidente errusiarra Barack Obama baino "askoz agintari sendoagoa izan da".

AEBko NBC telebista-kateak beteranoen gainean antolatutako foro batean parte hartu du Donald Trumpek, Hillary Clintonekin batera, eta foro horretan egin ditu aipatu adierazpenak. Horrez gain, Errusiako buruak "bere herrialdearen gainean erabateko kontrola" duela ere azpimarratu du.

Foroa proba gogorra izan da bi hautagaientzat:Trumpi Putini buruz esandakoen gainean galdetu diote, baita kanpo-politika arloan dituen proiektuei buruz ere; Clinton, bestalde, defentsiban egon da, Estatu idazkaria zen garaian bere posta elektroniko pribatua erabiltzeagatik.

Hautagai biek 30 minutu izan dituzte (lehendabizi Clintonek eta ondoren Trumpek) batak besteari ez erasotzeko aginduarekin, nahiz eta erabat bete ez duten.

Clintoni bere posta elektronikoa erabiltzeari buruz egin dizkioten galderak bereiziki gogorrak izan dira; izan ere, informazio sentikorra kudeatzeko ardura izandako batek baieztatu duenez, bera espetxean sartu izango zuketen hautagai demokratak egindakoa egin izanez gero.

Aitzitik, Estatu-idazkari ohiak bere jarduera defendatu du berriro, eta bere posta elektroniko pribatuaren (eta ez ziurraren) bidez bidali zituen dokumentuak ez zeudela isilpekotzat sailkatuta nabarmendu du.

Trumpi zuzendutako galderek, bestalde, honako hauek izan dituzte hizpide: Estatu Islamikoa talde jihadistaren aurkako estrategia, Putinekin duen harremana eta BEZaren gaineko proiektua. Gai horiei emandako erantzunek xehetasun gutxi izan dituzte, eta zeharka aritu da bere mintzaldian.

Eztabaida egin den egun berean jakin denez, berriro murriztu da Clintonek Tumpekiko duen abantaila, azaroaren 8an egingo diren presidentetzarako hauteskundeei begira.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X