POLIZIA OPERAZIOA ALEMANIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemania alertan, ihes egin duen ustezko terrorista batengatik

Segurtasun indarrek atentatu bat egiteko lehergaia atzeman dute ihes egin duen ustezko terrorista siriarraren apartamentuan.
Alemaniako Polizia alerta dago. Argazkia: EFE
Alemaniako Polizia alerta dago. Argazkia: EFE

Alemania alerta maila gorenean dago segurtasun indarrek Jabr Albakr bilatzen ari diren bitartean, izan ere, ustezko terrorista siriarraren apartamentuan, Chemnitz hirian, Alemania ekialdean, atentatu bat egiteko lehergailuak atzeman dituzte  larunbatean.

Polizia operazioak aurrera jarraitzen du, eta segurtasun neurriak indartu dituzte herrialde guztiko tren-geltoki eta aireportuetan.

22 urteko ustezko terroristaren apartamentuan, azetona peroxidoa (TATP) aurkitu dute, Estatu Islamikoak erabiltzen ohi duen lehergaietako bat.

Barne Ministerioko bozeramaileak esan duenaren arabera, Alemania “nazioarteko terrorismoaren jopuntuan dago”, eta horrelako kasuek herrialdeak egunero duen arriskua gogorarazten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X