Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuz kanpoko erakundeak, arduratuta, Mosuleko batailarekin

"Korridore humanitario" bat ezartzea eskatu dute, zibilek ihes egiteko modua izan dezaten eta Alepoko hondamendia errepika ez dadin.

Alepoko gudak bezala, Mosuleko batailak hondamendi humanitarioa bihurtzeko arrisku izugarria dauka.  Irakiarrek eta kurduek, Estatu Batuek lagunduta, jihadisten kontra hasitako erasoaren helburuak azkar betetzen badira, hondamendia txikiagoa izango da. Baina, itxura guztien arabera, borroka auzoz auzo hedatuko da asteetan zehar, eta jihadistek hainbat eremuri eustea lortuko dute. Horrek esan nahi du milaka eta milaka herritar geratuko dela bi suren artean harrapatuta, Alepon gertatu den bezalaxe. Siriako herri horretan egunero hamarnaka zibil hiltzen da egunero Errusiako hegazkinen bonbardaketengatik eta Siriako armadaren eta errebeldeen artilleriaren ondorioz.

Gobernuz kanpoko erakundeek behin eta berriz eskatu dute "korridore humanitario" bat ezartzea, zibilek ihes egiteko modua izan dezaten. Orain, berriz eskatu dute gauza bera Mosulen, jakinda Alepoko tragedia errepika daitekeela. Estatu Batuek eta bere aliatuek gogor kritikatu dute Errusia, Alepon hildako zibilengatik. Beraz, orain, Mosulen, erreparo gehiago izan behar lukete zibilekin, besterik ez bada ere, irudi eta propaganda kontu bategatik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X