Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aiton-amonek' bat egin dute Maduroren kontrako protestekin

Aldi berean, beste ehunka aiton-amona kalera atera dira Venezuelako Gobernuari babesa emateko helburuarekin.
Manifestazio bat Venezuelan. EiTB
Manifestazio bat Venezuelan. EiTB

Ehunka 'aiton-amona'k bat egin dute ostiral honetan Nicolas Maduroren Gobernuaren kontra MUD oposizioko alderdiak deitutako protestekin, eta euren martxa egin dute Caracasen, segurtasun indarrekin istiluak izan aurretik.

Herriaren Defendatzailearen egoitzara iritsi nahi zuten. Izan ere, Parlamentuak onartu eta Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi zuen elikagaien eta sendagaien laguntzak indarrean jartzea nahi dute.

Manifestariek segurtasun hesia topatu dute egoitzara iritsi aurretik, eta agenteek negarra eragiteko gasa erabili dute protesta desegiteko. Hala ere, azkenean aiton-amonei Libertador plazan sartzen utzi diete.

"Errespeta itzazue zaharrak" oihukatu dute manifestariek, eta Henrique Capriles MUDren presidentegai ohiak aiton-amonak "umiltzen"” ez duela utziko aldarrikatu du.

Aldi berean, beste ehunka aiton-amona kalera atera dira Venezuelako Gobernuari babesa emateko helburuarekin. "Oposizioaren martxetan parte hartzen ari direnak elkar hiltzen ari dira", salatu dute.

Azken hilabeteetan hainbat protesta egin dituzte Venezuelan, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren aurka.

Martxa horietako batzuetan istiluak izan dira, eta orain arte 39 pertsona hil dira horietan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X