31 pertsona hil eta beste 50 zauritu dira Iraken izandako bi atentatutan
Gutxienez 31 pertsona hil eta beste 50 zauritu dira Iraken, Bagdad eta Basora hirietan egindako bi atentatu suizidaren ondorioz. Estatu Islamikoa talde terroristak bere gain hartu ditu erasoak.
Barne Ministerioaren arabera, Bagdaden 18 pertsona hil dira, bonba-auto batek Abu Dashir eremuko kontrolgune baten aurka talka egin ostean. Handik gutxira, beste suizida batek lehergailu karga bat eztanarazi du polizia-etxe batean.
Hildakoez gain, eraso bikoitz horrek beste 20 zauritu eragin ditu, eta zenbait ibilgailu eta eraikin ere kaltetu ditu.
Bigarren erasoa Basora probintzian gertatu da. Lehergailuz betetako kotxe bat lehertu da Irakeko segurtasun indarren kontrolgune batean, Al Ramila petrolio zelaitik gertu.
Aldi berean, beste bonba-auto bat lehertu da petrolio instalazioetatik hurbil. Guztira, 13 pertsona hil eta 30 zauritu dira.
Estatu Islamikoak baieztatu duenaren arabera, taldeko bi soldaduk egin dute Dashir hiriko erasoa: Abu al Sahaba al Faluyi eta Abu Yihlad al Yamili.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte