Afganistanen ez dago zereginik
2001ean Bushek Afganistan indarrez hartzeko agindua eman zuenetik, herrialde hartan izandako atentatu larriena da atzo Kabulen egin zutena. Argi geratu da Afganistango Armada ez dela segurtasuna bermatzeko gauza. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta bere mendebaldeko aliatuek 16 urtez hornitu dute herrialde hura, armaz eta diruz; gainera, entrenatu egin dituzte bertako indarrak. Hala eta guztiz ere, ezin izan dituzte mendean hartu ez talibanak, ezta Estatu Islamikoaren bertako adarra ere. Egin kontu, bertan dituzte errefortzuko 13.000 soldadu: 8.000, AEBkoak, eta beste 5.000, mendebaldeko beste herrialde batzuetakoak. Egia da, ez dela kopuru handia, Bushen agintaldiaren bukaeran eta Obamarenaren hasieran zeudenekin alderatuz gero. Eta egia da, baita ere, borroka operazioetan apenas hartzen dutela parte eta Afganistango soldaduei logistika lanetan laguntzen dietela bereziki.
Baina egia da, horrez gain, talibanak aurrera egiten ari direla, ISISek gero eta indar handiagoa dutela Afganistanen, eta Pakistango zerbitzu sekretuak, talibanen babesle direnak, mendebaldeko zerbitzu sekretuak gainditzen ari direla borrokalekuan. Mendebaldeko aliatuek ezin dituzte Afganistanen, Sirian edo Iraken dauden jihadistak garaitu. Beraz, bi aukera baino ez daude: esku sartzea handitu, edo lehenbailehen ospa egin, Europa defendatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte