Filipinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 36 pertsona hil dira Manilako kasino batean izandako erasoan

Erasotzaileak suzko arma bat zeraman, baina ez zuen inoren kontra tiro egin. Manilako Poliziaren arabera, baliteke gertatutakoa lapurreta saiakera izatea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
36 lagun gutxienez hil dira Manilan, aisia-gune bateko erasoan

Gutxienez 36 pertsona hil eta 54 zauritu dira Filipinetako hiriburuan, Manila iparraldean, Resorts World ostatu-gunean izandako lapurretan. Zehazki, kasinoak, dendak eta hotel bat hartzen dituen eraikin batean izan da erasoa, Manilako Poliziaren arabera.

Inquirer hedabideen esanetan, erasoan hil diren pertsonak kasinoan zeuden ustezko lapurra bertara sartu denean. Erasotzaileak sua piztu omen du kasinoko mahai batzuetan, eta bertan zeuden lagun asko kea arnastuta hil dira.

Ronald de la Rosa Manilako Polizia Nazionaleko buruak azaldu duenez, 54 pertsona zauritu dira erasoan, eta ospitalera eraman dituzte, asko kea arnastuta intoxikatu baitira. Beste batzuek hezurrak apurtu dituzte ihes egiten saiatu direnean.

Antza denez, lapurra suzko arma batekin sartu da kasinoan. Atxilotzera zihoazenean, bere buruari su emanez immolatu da, eraikinaren bosgarren solairuan.

Bestalde, Estatu Islamikoak Malawin egiten dituen ekintza guztien berri ematen duen iturri baten arabera, Estatu Islamikoaren erasoa izan da.

Alabaina, gertatutakoak ez duela helburu terroristekin loturarik izan baieztatu du Manilako Poliziak, eta erasotzailea kasinoan bakarrik sartu dela nabarmendu du. Dena den, inguruan beste pertsona armatu bat ikusi dutela esan dute lekuko batzuek.

Pasay inguruan dagoen Resorts Worldeko bigarren solairuan sartu da lapurra, eskuetan M-4 fusil bat zeramala. Dena dela, erasoaren egileak ez du inoren kontra tiro egin.

Manila Filipinas EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X