iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jihadismoari aurrea hartzeko zailtasuna

Erresuma Batuan Prevent izeneko programa dute indarrean. Programa hau jarraituz, eskoletako, meskitetako eta abarreko kideei eskatzen zaie Polizia ohartarazteko ustezko jihadisten aurrean.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak terroristen kontrako zigorrak handitu egingo dituela agindu du. Hiru egun barru hauteskundeak dituela kontutan hartuta, pentsa liteke iragarpen elektorala dela. Baina egia da, baita ere, britainiarrek erantzunak behar dituztela. Atentatuen maiztasuna handitu egin da, eta terroristak lepoa moztuz aritu dira oraingo honetan, ankerkeriaz. Herritarrak izututa daude.

Hala eta guztiz ere, gakoa ez da zigorrak handitzea. Hasteko, egileak bizirik atxilotzea ezinezkoa delako. Suizidak dira eta, definizioz, heriotzarako daude prestatuta. Hemen inportantea dena prebentzioa da: gertatu aurretik atentatu asmoak atzematea. Eta horixe da, hain zuen ere, kezkagarriena.

Erresuma Batuan Prevent izeneko programa dute indarrean orain bi urtetik. Programa hau jarraituz, eskoletako, meskitetako, ospitaleetako eta auzoetako elkarteei eskatzen zaie Polizia jakinaren gainean jar dezatela, baldin eta jihadismoarekiko jarrera erakusten duen inor ezagutzen badute. Poliziak dio programa ari dela emaitzak ematen eta atentatu asko eragotzi ahal izan direla hari esker. Baina Manchesterrek eta Londresek erakusketen digutena da, eragozpenak eragozpen, jihadista kopurua hazten ari dela eta Prevent programa, beraz, ez dela aski.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X