Fiskal berezi bat, presidentearen kontra
Robert Mueller fiskala Donald Trump ikertzen ari da, erabaki ahal izateko 'Rusiagate' auzian presidente estatubatuarrak justizia oztopatu ote zuen. Alegia, Trumpen hauteskunde kanpainako arduradunek diplomatiko errusiarrekin kontaktu ez legezkoak izan zituztela dioten zurrumurruak isilarazten saiatu ote zen ikertu behar du.
Eta bada gertakari bat zalantzarik eragiten ez duena: Trumpek bota egin zuen James Comey FBIko burua. Eta Comeyren arabera, Trumpen presioak onartu ez zituelako bota zuen bera. Zehazki esanda, Comeyren bertsioaren arabera, Trumpek eskatu zion Mike Flynn ikertzeari utz ziezaiola. Mike Flyn, gogora dezagun, Trumpek izendatutako Segurtasun Nazionaleko arduraduna zen, kargua utzi behar izan zuen arte. Hain zuzen ere, Flyn da gakoa auzi honetan. Badakigu Estatu Batuetan Errusiak duen enbaxadorearekin eta Errusiako beste arduradun politiko batzuekin kontaktuak izan zituela.
Kontu iluna da inondik ere, baina egiaztatzen zaila izango da. Edonola ere, Trump oso arduratuta dago Muellerren ikerketa dela eta. Fiskal berezi batek baditu eskumenak nahi dituen frogak eskatu eta nahi duena galdekatzeko. Baita presidentea bera ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte