Hauteskundeak Austrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Austriak eskuinerantz egin du bira Kurz kontserbadorearen garaipenarekin

Igandeko hauteskundeak irabazi ditu Austrian Sebastian Kurzek, baina ezin izango du Gobernua bera bakarrik osatu, ez baitu horretarako gehiengoa lortu.
Sebastian Kurz, Austriako Alderdi Popularreko (ÖVP) burua.
Sebastian Kurz, Austriako Alderdi Popularreko (ÖVP) burua. EFE

Austriak eskuinerantz egin du bira igandeko hauteskundeak Sebastian Kurz kontserbadoreak irabazi ostean; hala ere, ezin izango du Gobernua bakarrik osatu, ez baitu horretarako gehiengoa lortu. Ildo horretan, ultranazionalistak gobernua osatzeko kideak izan litezke.

Kurzen Austriako Alderdi Popularrak (OVP) botoen % 31,7 lortu ditu, behin-behineko zenbaketaren arabera, eta hauteskundeetan % 79,4ko partaidetza izan da.

Atzetik gelditu dira Christian Kern kantziler federalaren Austriako Alderdi Sozialdemokrata (SPO), botoen % 26,9 lortuta, eta Austriako Askatasunaren Alderdia (FPO), alderdi ultranazionalista, botoen % 26rekin.

2013ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, kontserbadoreek ia 8 puntu egin dute gora, eta ultranazionalistek, 5,5. Sozialdemokratak, berriz, orain lau urte jasotako boto kopuru bera lortu dute.

Bestalde, oposizioan Ekologistak atera dira galtzaile, 8,5 puntu galdu baitituzte, eta ez dute boto nahikorik jaso (% 3,9) Parlamentuan sartzeko.

Aditu gehienen ustez, Heinz-Christian Strache FPO alderdi ultranazionalistaren laguntzarekin osatuko dute kontserbadoreek Austriako Gobernua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X