Saiatu arren, Trumpek ez du lortu berari buruzko liburu baten argitalpena eragoztea
Donald Trump AEBko presidentearen abokatuak berari eta bere mandatuari buruzko liburu baten argitalpena eragozten saiatu dira. Hala ere, saiakera ustela izan da eta gaur argitaratuko da Trumpen inguruko sekretuak kontatzen dituen Fire and Fury liburua.
AEBko hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, liburua ez argitaratzeko eskatu die Charles Harder abokatuak egileari eta argitaletxeari. Pasa den asteazkenean, liburuaren zenbait zati argitaratu zituzten New York Magazine aldizkarian.
Hala ere, Henry Holt & Company argitaletxeak liburuarekin aurrera jarraitzea erabaki du eta gaurtik aurrera liburua salgai egongo da AEBko liburu-dendetan, CNN telebista kateak eta The Wall Street Journal egunkariak jakinarazi dutenez.
Trumpek bere aldetik, liburuan gezurrak, desitxuratuko informazioak eta existitzen ez diren iturriak aipatzen direla salatu du Twitterreko bere kontuan. Gaineratu duenez, inoiz ez du Michael Wolff liburuaren egilearekin hitz egin. Are gehiago, ez diola inoiz Etxe Zurira sartzeko baimenik eman ziurtatu du.
Liburua Etxe Zuriko hainbat goi-funtzionarioekin egindako elkarrizketatan oinarrituta dago. Fire and Fury liburuan kontatzen denaren arabera, Donald Trumpen helburua ez zen Hillary Clinton garaitzea eta Etxe Zurira heltzea, bere marka indartzea baizik. Ez hori bakarrik, Trumpek kargua hartu eta lehen hilabeteetan Etxe Zuriko langileenganako tratua erabat onartezina izan zela dio.
Trumpek iradoki duenez, liburuaren argitalpenaren helburua bere kudeaketa ekonomikoa estaltzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz