Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maduroren taktika

Venezuelako presidentearen ustez, Venezuelan gertatzen den guztiaren errua Kolonbia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak eta Miamin asilo hartuta dauden venezuelarrena da.

Oso salbuespeneko neurria da enbaxadore bat kanporatzea, harreman diplomatikoak haustearen pareko hain zuzen. Venezuelako Gobernuak Madrilekin duen konponezina utzi nahi izan du agerian Espainiako enbaxadorea kanporatzean. Caracasen arabera, Madril Iraultza Bolibartarraren aurka konspiratzen ari da Trumpek ematen dizkion aginduei men eginez. Eta hori gertatu da, Europar Batasunak Venezuelako sei funtzionario zigortzeko erabakia hartu duelako; Batasuneko 28 kidek aho batez hartutako erabakia izan da, baina Caracasen ustez, Espainiako Gobernuaren ekimenez egin dute.

Politiko askok erabiltzen dute taktika hori, barruko arazoak estaltzeko kanpoan arerioak bilatzekoa, eta horretan, Maduro Venezuelako presidentea aditua da. Horren ustez, Venezuelan gertatzen den guztiaren errua Kolonbia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak eta Miamin asilo hartuta dauden venezuelarrena da. Berak ez du Venezuela suntsitzen ari diren arazo ekonomiko eta politikoen errurik. Taktika horrek balio dio mugimendu bolibartarraren batasunari eutsi eta hauteskunde kanpaina egiteko. Presidentea aukeratzeko hauteskundeak apirilera aurreratu dituzte, eta itxura du Maduro hasi dela kanpaina egiten.

anpaina egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X