Gerry Adamsek Sinn Féin alderdiaren presidentetza utzi du, 34 urteren buruan
34 urtez Sinn Féin alderdiko presidentetzan izan ostean, kargua ofizialki utzi du larunbat honetan Gerry Adams politikari iparrirlandarrak. Egun indarrean jada ez dagoen IRA talde armatua defendatu bazuen ere, urteak pasata, bake-prozesua sustatzera igaro zen, horretan mugimendu nazionalista osoaren parte-hartzea lortuta.
Adamsek jakitera eman duenez, ez da aurkeztuko 2021rako aurreikusita dauden Ipar Irlandako Parlamenturako hauteskundeetara.
Dublinen egindako ezohiko batzarrean alderdiaren 1.500 jarraitzaile inguru bildu dira. Adamsen agurrarekin batera, alderdiaren buruzagi gisa berretsi dute 48 urte dituen Mary Lou McDonald. Indar armatuarekin loturarik ez duen politikari errepublikanoek osatutako belaunaldiaren ordezkaria da McDonald.
69 urte dituen Adamsek joan den azaroan iragarri zuen presidentetza uzteko erabakia, belaunaldi-erreleboari eusteko asmoz. Izan ere, 2017ko urtarrilean Martin McGuinness Ipar Irlandako ministro nagusi ohia eta IRAko kide ohia erretiratu egin zen, eta handik bi hilabetera, hil.
McGuinnessek ez beste, IRAko kide izanaren akusazioak errefusatu ditu beti Adamsek, baina biak ala biak Sinn Féin eraldatu zuten, batetik, bide demokratikoari eutsita eta, bestetik, bake-prozesuan IRA sartuta, desarmea bezalako keinu historikoak lortuta.
"Beti saiatu naiz nire lana ahalik eta hobekien egiten", azpimarratu du Adamsek. Irlandako segurtasun indarren aburuz, IRA talde armatuaren buruzagitzan egon zen Adams.
Ipar Irlandako gatazka armatuak 3.000 hildako eragin zituen. "Hildakoak deitoratzen ditut, batez ere IRAk eragindakoak", esan du bere ibilbide politikoari agurra emateko irakurritako agirian, "biktima guztiek eta horien senideek egia ezagutzea eta justizia izatea merezi dute".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.