Estatu Batuak: ohiko sarraskia
Errepikapenaren errepikapenez, Estatu Batuetako tiroketei buruzkoek albiste izateari utzi egingo diote gutxi barru. Oraingo honetan 17 hildako izan dira; hiru hilabete baino ez direla, azaroan, 26 lagun hil zituzten Texasen, Sutherland Springs herriko eliza batean. Hilabete lehenago, Las Vegasen, gizonezko batek 59 lagun hil eta beste 500 zauritu zituen.
Hiru hilketa hauek Trumpen agintaldiko lehen urtean gertatu dira. Baina ez dezagun demagogiarik egin. Akaso ez hain handiak baina antzekoak gertatu dira, baita ere, Obama, Bush edo Clintonen agintaldietan.
Diferentzia da Obama ahalegindu zela zerbait egiten armen salmenta mugatzeko. Aldiz, Trumpek esan du ez duela salmenta hori kontrolatuko. Trumpek eta bere jarraitzaileek Estatu Batuetako Konstituzioaren bigarren emendakinari eusten diote, eta euren interpretazioaren arabera, estatubatuar guztiek nahi adina arma eduki ditzaketela defendatzen jarraitzen dute. Eta Estatu Batuetan, konstituzioa sakratua da. Ezin da ukitu.
Orain, hilketa guztien biharamunean gertatzen den bezala, harrituta agertuko dira batzuk; senatari bakarren batek esango du honek ezin duela horrela jarraitu, Estatu Batuetan baino ez direla izaten modu honetako hilketak. Baina ezer egin gabe jarraituko dute. Gaurtik aurrera ere, egunero, bataz beste, 95 lagun hilko dira tiroz Estatu Batuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.
Dagoeneko 1.450 pertsona hil dira Venezuelan, lurrikaren ondorioz
Halaber, 3.150 pertsona zauritu dira, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek, 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, bizirik izan daitezkeen pertsonak bilatzeko.
Ordu erabakigarriak Venezuelan: bizirik egon daitezkeen pertsonen bilaketa areagotu dute
Mundu osoko salbamendu- eta erreskate-taldeek lanean jarraitzen dute, atsedenik gabe, hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonen bila.