Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Weinsteinen ekoiztetxearen porrota saihestu dute, enpresa salduta

Konpainia erosteko eskaintza 500 milioi dolar ingurukoa izan da eta inbertitzaile talde batek babestu du. Halaber, ekoizlearen biktimak laguntzeko funtsa sortuko dute.
Harvey Weinstein durante una entrevista en un medio americano.
Harvey Weinstein. Imagen tomada de un vídeo de ETB.

Harvey Weinstein ekoizlearen konpainia saltzeko akordioa adostu dute Maria Contreras-Sweet buru duen inbertitzaile talde batekin. Horrela, Weinsteinen enpresak porrota saihestu du.

AEBko zenbait hedabideren arabera, 500 milioi dolarren truke erosiko dute konpainia Ronald Brukle aberats okituak eta Dallasko Lantern Asset Managaement funtsak.

Astelehenean, Weinsteinen konpainiak funtsik gabe zegoela jakinarazi zuen, Contreras-Sweetekin enpresaren aktiboak erosteko negoziazioak porrot egin ostean. Besteak beste, New Yorkeko Fiskaltzak Weinsteinen konpainiaren aurka salaketa jarri ondoren saldu behar izan du Weinsteinek enpresa.

Fiskaltzaren salaketak Harvwey Weinsteinen, produktorearen arduradun nagusi ohiaren, aurkako akusazio gehiago jasotzen zituen; esaterako,  langileei "tratu txar krudelak eta esplotatzaileak" ematea, eta sexu-erasoen, larderiaren eta beste jokabide gaitzesgarri batzuen biktimen adierazpenak.

Fiskaltzak konpainiaren porrota saihesteko negoziazioen eta langileen lanpostuak eta biktimak babesteko akordioak sinatzeko ekitaldien berri zuzena izan du.

Salmenta gauzatzeko, 90 milioi euroko funtsa sortzea eskatu zuen Fiskaltzak berak, Weinsteinen eskutik sexu-erasoak jasan zituzten biktimei laguntzeko.

Harvey Weinsteinen urrezko irudia, Hollywood Boulevarden. EFE.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X