Adiskide arriskutsuak
Iranekin duen hitzarmen nuklearrari eutsi diezaion konbentzitzera joan da Emannuel Macron Frantziako presidentea Washingtonera. Itun hori Iran, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemaniak eta Txinak sinatu zuten eta zera du oinarri: Iranek arma nuklearrak egiteari uzten dio eta, horren trukean, herrialde horren kontrako zigor ekonomikoak altxatzen dizkiete gainontzekoek.
Akordioa 2015ean sinatu zuten eta orduko Estatu Batuetako presidente Barack Obamak, atzerri politika arloan utzitako ondare nagusitzat hartu zuen akordioa. Hala eta guztiz ere, Trump beti egon zen hitzarmen horren kontra eta Etxe Zurira iritsi zeneteik agindu zuen hautsi egingo zuela. Beste sinatzaileek, aldiz, uste dute, akordio ona dela eta hura hausteak arriskuan jarriko duela munduko balea. Ba hara: orain alderantziz jarri dira kontuak. Macron aritu zen atzo Trump konbentzitzen eta akordioa birnegoziatu dadin eskatzen.
Ibili dadila tentuz Macron, Frantzian ez dutelako onartuko presidentea Trumpen itsu-mutil hutsa izatea. Eta beste gauza bat ere bai: Ez da zaila Trumpen lagun izatea. Baina, adi: ez dago jakiterik hark noiz aldatuko duen iritziz. Kimi “kohete gizona” deitu ondoren, atzo agintari korearrari “jaun txit gorena” esanez zuzendu zitzaion.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz