Argentinak erreskatea eskatu dio Nazioarteko Diru Funtsari
Argentinak laguntza lerro bat eskatuko dio Nazioarteko Diru Funtsari. Mauricio Macri presidenteak iragarri du, Etxe Arrosan grabatutako bideo baten bidez. Bertako hedabide batzuen arabera, 30.000 milioi dolarrekoa izango da erreskatea.
"Argentinar guztien interes onenean pentsatuz hartu dut erabakia, eta gezurrik esan gabe, hainbat aldiz egin duten moduan. Konpromisoak beteta eta demagogiatik eta gezurretik aldenduta, ziur naiz hartu dugun bideak etorkizun hobea ekarriko digula guztioi", esan du Macrik.
NDFeko zuzendari Christine Lagardek presidentearen adierazpena eskertu du. Lagardek macrismoaren "gradualismo" politika txalotu zuen Bueno Airesen izan zen azken aldian. "Gure lankidetzarekin jarraitzea biziki espero dut. Argentinako ekonomia indartzeko nola lan egin dezakegun ikusteko, hizketan hasi gara", esan du.
NDFarengana jotzeko erabakia istorio ezaguna da Argentinan. Amerikako herrialdeak erreskatea eskatu zuen azken aldia 2003a izan zen, eta 2006an zorra kitatu zuen ordainketa bakarrean, Nestor Kirchnerren presidentetzan.
Orain, Macrik "NDFarekin hitz egiten hasiko" dela iragarri du, baina ez dira ezagutzera eman erreskatearen baldintzak.
Presidenteak azaldu duenez, Argentina kanpoko finantzaketaren esku dago nabarmen. Azken hilabeteetan, Argentinako pesoa balioa galduz joan da dolarrarekiko, eta lasaitasun mezua igorri nahi izan du Macrik.
Ostiralean, Argentinar Errepublikako Banku Zentralak % 40ra igo zuen interes-tasa, diruaren prezioa % 33,25era igo eta 24 ordu baino gutxiagora. Horrela, egun bakarrean 675 puntu igo zen erreferentzia-tasa. Hori asteko hirugarren igoera izan zen. Duela bi aste, % 27,25ekoa zen erreferentzia interesa.
Dolarraren igoaldi geldiezinak inportatutako ondasunen prezioak igo ditu, eta kontsumitzaileen erosteko ahalmena murriztu. Hala ere, Ogasun ministroak inflazio helburuak ez direla aldatuko esan zuen aurreko astean: % 15 2018rako, % 10 2019rako eta % 5 2020rako.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".