Hauteskundeak Venezuelan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Falcon eta Bertucci gaur bilduko dira Maduroren aurkako aliantza aztertzeko

Luis Alejandro Ratti hautagaiak, Falconen alde egiteko, hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten diola esan ostean iragarri dute bilera.
Henri Falcon presidentziarako hautagaia.
Henri Falcon presidentziarako hautagaia. Argazkia: EFE.

Henri Falcon eta Javier Bertucci oposizioko hautagaiak Venezuelan gaur (asteazkena) bilduko dira Nicolas Maduro presidentearen aurkako hautagaitza bakarra aurkezteko aliantza aztertzeko.

Luis Alejandro Ratti hautagaiak, Falconen alde egiteko, hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten diola esan ostean iragarri dute bilera, Falcon baita Madurori irabazteko hautagai gogokoena. Hori horrela, lau dira Venezuelako Presidentziarako lehian ari diren hautagaiak.

Rattik prentsaurrekoan azaldu duenez, Falcon babestuko du "herriaren batasuna bermatzeko" eta "Gobernuaren banaketa saiakerarekin amaitzeko".

Falconek Bertucciri ez ezezik Rainaldo Quijadari eskatu dio indarrak batzea hautagaitza bakarra sortzeko eta Madurori aurre egiteko.

Falcon eta Bertucci herritarren artean babes handiena duten hautagaiak dira, eta zenbait inkesten arabera, bata eta bestearen parte-hartze asmoa kontuan hartuta,  chavismoaren aurkakoei garaipen aukera bat ematen diete.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X