Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nazioarteko gaitzespenen artean egiten ari dira Venezuelako hauteskundeak

Herri askok ez dute hauteskundeen emaitzak onartuko, legez kontrakoak direla uste baitute.
Miles de personas asisten a un acto del candidato a la Presidencia de Venezuela Javier Bertucci.
Miles de personas asisten a un acto del candidato a la Presidencia de Venezuela Javier Bertucci. EFE

Nazioarteko herri asko maiatzaren 20ko hauteskundeen emaitzen zain daude, baina horietako askok ez baitituzte emaitzak onartuko, legez kontrakoak direla uste dutelako.

Mauricio Macri Argentinako presidenteak eta Juan Manuel Santos Kolonbiakoak, besteak beste, garailea ez dutela onartuko iragarri dute dagoeneko.

Limako taldeko kideek (Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, Honduras, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Guyana eta Santa Luzia) ere ez dute hauteskundeetako emaitza onartuko.

Donald Trump AEBko presidenteak behin baino gehiagotan esan duenez, Nicolas Maduro diktadore bat da. Hori dela eta, AEBk hainbat zigor ekonomiko ezarri dizkio Venezuelako Gobernuari eta Gobernuko kideei, Maduro barne. Kanadak, Suitzak eta Panamak ere zigorrak ezarri dizkie Venezuelako funtzionarioei.

Halaber, Europako Parlamentuak Venezuelako hauteskundeetako emaitzak ez onartzea erabaki zuen maiatzaren 3an.

Aliantza Bolibartarreko kideek eta Errusiak, berriz, Maduro babestu dute. Venezuelako presidente berriak ez du 2019ko urtarrilaren 10era arte kargua hartuko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X