Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maduroren aurkako atentatua egin dute drone leherkariak erabilita

Maduroren esanetan, Juan Manuel Santos presidente kolonbiarra, eta Kolonbiako zein Venezuelako ultraeskuina bera hiltzen ahalegindu dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Maduro: 'Juan Manuel Santos da atentatu honen erantzulea, dudarik gabe'

Venezuelako Guardia Nazionaleko zazpi kide zauritu dira gutxienez bart Nicolas Maduro presidente venezuelarraren aurka drone leherkariak erabilita egindako erasoan, Jorge Rodriguez Informazio ministroak hedabideei azaldu dienez.

"Tamalez, desfilean parte hartzen ari ziren Guardia Nazionaleko zazpi soldadu zauritu dira leherketen ondorioz. Ospitalean artatzen ari dira", argitu du ministroak.

Ekitaldiaren berri ematen ari ziren hedabideen arabera, Maduro handik atera behar izan dute, desfile militarrean hitzaldia ematen ari zela, leherketa bortitz bat entzun ostean.

Rodriguezen esanetan, "Guardia Nazional Bolibartarraren 81. urteurrena ospatzeko ekitaldian geundela, 17:41ean, zenbait drone lehertu direla entzun da presidentearen oholtzatik eta desfilearen eremu batzuetatik gertu".

Ikerketek Nicolas Maduro presidentearen aurkako atentatua dela baieztatu dutela berretsi du ministroak, Nicolas Maduro ongi dagoela azaltzeaz gain.

Madurok ultraeskuinari eta Kolonbiako presidenteari egotzi dio erasoa

Nicolas Madurok salatu duenez, Juan Manuel Santos presidente kolonbiarra ez ezik, Kolonbiako zein Venezuelako ultraeskuina hura hiltzen ahalegindu dira.

"Ezin izan dute eta ezin izango dute nirekin, ziur egon bakea eta garapena nahi dituen gure aberriaren norabidea jarraituko dugula", gaineratu du.

Tarek Saab fiskal nagusiak, bere aldetik, hiru fiskal nazional gertatutakoa ikertzen ari direla esan du VTV estatuko telebistaren bidez jakinarazi du.

Hainbat ordu geroago, "Soldados de Franela" talde anonimoak erasoa bere gain hartu du sare sozialen bidez. "Operación Fenix" izena jarri diote Maduroren aurkako atentatuari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X