Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump agintetik bota daiteke, baina ez da erraza

Azaroan parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeak erabakigarriak izango dira Trumpen etorkizunerako.

Trump impeachment prozesu baten bidez agintetik botatzeko honakoa gertatu behar da.

Lehenik eta behin, Ordezkarien Ganberak erabateko gehiengoz onartu behar du impeachment hori. Ondoren Senatuaren bi herenak onartu behar du. Impeachment-a proposatu liteke egiaztatzen bada presidenteak delitua egin duela.

Trumpen abokatu izan zen Michael Cohen zigortu ostean, Trumpekin sexu harremanak izateagatik bi emakumeri euren isiltasunaren truke dirua ordaintzeagatik, aukera hori egon badago. Cohenek dio emakume horiei ordaindu ziela Trumpek horrela agindu ziolako, beraz Trump delituaren eragilea litzateke.

Baina gaur gaurkoz errepublikanoek gehiengoa dute Kongresuko bi Ganberetan, beraz une honetan ez dirudi impeachment-ak aurrera ateratzeko aukerarik duenik.

Gauzak honela, azaroan parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeak erabakigarriak izango dira Trumpen etorkizunerako. Demokratek errepublikanoei 2 senatore eta 23 ordezkari kentzea lortzen badute, orduan impeachment prozesua abiatzeko gehiengoa izango lukete, baina prozesu hori hasteak ez du esan nahi prozesu hori amaieraino eraman dezaketenik, ia ia ezinezkoa bait da demokrataek Senatuaren bi heren lortzea.

Estatu Batuetako presidentea agintetik botatzeko aukera, beraz, hor dago, baina ez da gauza erraza.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X