Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ardatz errusiar-txinatar berria

Vladimir Putin eta Xi Jinping atzo bildu ziren berriro, azken hiru hilabeteotan izan duten hirugarren hitzorduan. AEBri aurre egiteko

Errusiako Valdivostok hirian elkartu ziren atzo Vladimir Putin eta Xi Jinping Errusia eta Txinako presidenteak. Eta bilera egin zuten, justu, Errusiak Siberia ekialdean 300.000 soldadu, tanke, hegazkin eta itsas ontziekin sekulako maniobra militarrak hasi dituenean. Maniobra horietan gonbidatu gisa parte hartzen ari da Txina 3.000 soldadurekin.

Bi agintariek, maniobra horiekin eta egindako bilerarekin, mezu garbia helarazi nahi dute: prest daudela Trumpi aurre egiteko, horrek Txinaren interesei eta Asiako errusiarrei mehatxu egiten badie. Jada hiru aldiz elkartu dira bi agintariak azken hiru hilabeteetan, eta hori gutxi balitz, Txinak hegazkin militarrak erosi dizkio Errusiari.

Bi herrialde horien arteko merkataritza harremana asko hazi da azken urteetan, eta are gehiago haziko da Trumpek aurrera jarraitzen badu bere neurri protekzionistekin. Errusiaren eta Txinaren arteko harremanak ez dira beti onak izan, baina orain bat egitea adostu dute Ameriketako Estatu Batuei (AEB) aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X