AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SpaceX konpainiak eramango du espaziora Ilargiaren inguruan ibiliko den lehen turista

Konpainia aeroespazialak irailaren 17an emango du ezagutzera bidaiariaren izena.
SpaceX konpainiaren kohete bat.
SpaceX konpainiaren kohete bat. Argazkia: spacex.com

SpaceX konpainia aeroespazialak eramango du espaziora Ilargiaren inguruan ibiliko den lehen turista, Elon Muskek sortutako konpainiak Twitter bidez jakinarazi duenez.

"SpaceX enpresak kontratu bat sinatu du bidaiari pribatu batekin Big Falcon Rocket jaurtiketa ibilgailuan Ilargiaren inguruan bidaia egiteko", esan du bere mezuan.

Konpainiak irailaren 17an emango du ezagutzera bidaiariaren izena.

SpaceXen hitzetan, "pausu garrantzitsua ematen ari gara espaziora joan nahi duen jende arruntari laguntzeko eta etorkizunean egin ahal izateko".

SpaceX konpainiaren asmoen artean, esaterako, gizakiak Martera eramatea dago. Datorren urtean, berriz, NASAko lau astronauta eramango ditu espaziora Crew Dragon edo Drago 2 ontzietan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X