Maduroren Gobernuak esan du 8.000 venezuelar bueltatu direla herrialdera
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Vuelta a la Patria plana martxan jarri zuenetik, 8.116 venezuelar bueltatu dira bere jatorrizko herrialdera, Venezuelako Atzerri Ministerioaren esanetan. Hala ere, NBEren datuen arabera, 2014tik herrialde horretatik emigratu duten venezuelarren % 0,5 baino ez dira itzuli.
2014tik, 2,3 milioi pertsona joan dira Venezuelatik, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, eta elikagaien falta da venezuelarrek emigratzeko arrazoi nagusia.
Venezuelatik kanpo xenofobia pairatu eta gabeziak dituzten venezuelarrak itzultzea da Vuelta a la Patria planaren helburua. Venezuelako Atzerri Arazoetarako Ministerioak Twitter sare sozialean egindako publikazio baten arabera, herrialdera bueltatu diren venezuelarren % 60 zailtasun ekonomikoak jasaten ari zen eta % 47k "xenofobia, esplotazioa eta tratu txarrak" salatu dituzte.
Ministerioak igandean jakitera eman zuenez, herrialde hauetatik itzuli dira: Brasil, Ekuador, Peru, Kolonbia, Argentina, Dominikar Errepublika, Txile eta Panama. Brasildik itzuli dira gehien: 6.413. Horiez gain, baina, 564 bueltatu dira Ekuadortik; 564 Perutik, 305 Kolonbiatik, 171 Argentinatik, 95 Dominikar Errepublikatik, 2 Txiletik eta 1 Panamatik.
Zenbait erakundek plana kritikatu dute. Migraciones Perú elkarteak irailean esan zuen plan honek ez zuela eraginik izango. Horrez gain, Luis Almagrok, Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak, gezurtzat eta immoraltzat jo du plana.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, Israelek Libano hegoaldean egindako erasoengatik
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko akordioa urratzea leporatu dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia egingo dute igandean Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.