'Brexit'aren akordioak gaur aurrera egitea espero du EBk
Europar Batasunak (EB) igande honetan espero du Erresuma Batua EBtik ateratzeko akordioa babestea. Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteak adierazi du goi-bilera azkenean gaur izango dela, Gibraltarri buruzko argitasun faltagatik Espainiak zituen mesfidantzak gainditu ostean.
"’Brexit’aren negoziazioei buruzko emaitzak igandean onartzea aholkatuko dut. Inork ez du pozik egoteko arrazoirik, baina, behintzat, une kritiko honetan, Hogeita zazpiek batasun eta elkartasun proba pasatu dute", esan du Tuskek, herrialdeetako buruei bidalitako gonbidapenean. Bilera 09:30ean hasiko da (08:30 GMT).
"Igande honetan bilduko gara 'brexit'ari buruzko emaitzekin amaitzeko eta horiek formalizatzeko", azaldu du politikoak.
Gonbidapen-gutuna bidali baino lehen, Tuskek bozeramaile baten bitartez jakinarazi zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin hitz egin zuela, eta elkarrizketaren ostean goi-bilera egitea "gertuago" ikusten zuela.
Zertxobait geroago Espainiak EB eta Erresuma Batuaren arteko akordioaren alde egingo duela iragarri zuen Sanchezek, Gibraltarri buruzko "blindatze hirukoitz historikoa" lortu eta gero. Espainiako Gobernuak eskatutako berme guztiak hartzen ditu idatziz.
"Elkartasuna, determinazioa eta eztabaida dira Europar Batasunean irtenbideak aurkitzeko bitartekoak", esan du Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Twitterren, Espainiako mandatariarekin hitz egin ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Netanyahuk iragarri du "berehala" iritsiko dela Hamasen armagabetzea ekarriko duen su-etenaren bigarren fasea
Bestalde, Hamasek jakinarazi du Gazan bahituta zuen azken israeldarraren gorpua entregatuko duela gaur arratsaldean, su-eten akordioari men eginda.
Gutxienez 25 pertsona hil dira diskoteka batean izandako sutean, Indian
Sutea Goa estatuko Arpora udalerriko eremu turistiko batean gertatu da. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Ehun bat lagun kalera atera dira Bilbon Maduroren kontra eta Machadoren alde
Mundu osoko 130 hiritan protestak deitu dituzte Venezuelako Gobernuaren aurka, eta asteazkenean Bakearen Nobel saria oposizioaren ordezkariari emango diotela ospatzeko.
Lau ekintzaile atxilotu dituzte Londresko Dorreko bitxien aurka janaria jaurtitzeagatik
Ekintza horrekin, Erresuma Batua “muturreko aberastasuna zergapetu eta konpontzeko” herritarren batzar bat ezartzeko eskatu nahi izan dio Take Back Power taldeak Erresuma Batuko Gobernuari. Sare sozialetan zabaldu dituzte horren irudiak, eta aretoa itxi dute, kalteak ikertu arte.
Migrazio politikak Europako zibilizazioa "ezabatzen" ari direla esan du Trumpek
Segurtasun Nazionalari buruzko txosten batean, bere egin ditu Europako eskuin-muturreko mugimenduen diskurtsoak.
Alemaniako Parlamentuak argi berdea eman dio soldadutzaren lege berriari
Legearen zirriborroan jasotakoaren arabera, nahitaezko errekrutamendua aktibatuko da, egoerak hala eskatzen badu eta nahikoa boluntario erakartzea lortzen ez bada.
Israelek 366 palestinar hil ditu su-etena indarrean sartu zenetik
Israelgo armadak palestinarrei tiro egiten jarraitzen du "lerro horia" deituriko mugatik, gehiegi hurbiltzen direla argudiatuz. Herritar gehienek ez dituzte muga horiek ezagutzen.
AEB eta Txina, Hego Pazifikoko uharteak kontrolatzeko lehia bizian. Zergatik?
Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso handi-handia da. Han zehar itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa daude, etengabe. Horregatik, bide horiek bereganatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak, eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuek eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horiek kontrolatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, beste batzuek, ordea, Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte. Horren adibide da Salomon Uhartea. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.
Epsteinen uharte pribatuko irudi argitaragabeak, hemen
Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako demokratek Jeffrey Epstein pederastaren Birjina uharteetako irla pribatuko argazki eta bideo argitaragabeak kaleratu dituzte. Irudietan etxeko logelak eta komunak agertzen dira, baita dentista-aulki bat duen gela bat ere, hormetan maskarak eskegita dituela. "Pedofiliaren uhartea" 90eko hamarkadan erosi zuen Epsteinek, eta egoitza pribatu gisa erabiltzen zuen.
Madurok konfirmatu egin du Trumpekin hitz egin duela: "Azkenaldian, askotan nabil ingelesez hitz egiten"
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak baieztatu egin du Donald Trump AEBko gobernuburuarekin hitz egin duela, herrialde horrek Kariben duen hedapen militarrak eragindako tentsioen eta nazio pretroliogilearen aire-konektibitatearen krisiaren erdian. Maduroren arabera, Etxe Zuria Miraflores jauregiarekin harremanetan jarri zen duela "hamar bat egun"; azaroaren 23an beharbada, baina ez du data zehatzik eman.