Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agian, lor zitekeen akordiorik onena

Erresuma Batuak irteera ordenatua egin du. Onartezina zena danbatekoa joaz irtetea. Lagun izaten jarraitu behar dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak, lagun bazkide eta aliatuak.

Europako agintariek diotenez, egin zitekeen akordio bakarra izateaz gain, lor zitekeen akordiorik onena izan da. Agian, arrazoi dute. Europar Batasunak ezin zion Erresuma Batuari gehiago eman, bestela, mundu guztiak gauza bera nahi luke: kanpoan egotearen abantailak izan, barruan egotearen konpromisoak bete gabe.

Erresuma Batuak nahi badu Europar Batasunarekin harreman pribilegiatua izango du arlo askotan: ekonomian, politika mailan eta segurtasunean... Oso zabala izan daiteke, behin brexit-a gauzatuta, bi aldeek negoziatu beharko duten merkataritza librearen hitzarmena. Gauza gutxi aldatuko dira merkantzien mugimenduari dagokionez; pertsonen mugimenduari dagokienean, ordea, bai: etorkizunean, Erresuma Batuak, Asiako herritarrei edo Afrikarrei ematen dien trataera berdina emango die europarrei.

Nolanahi, garrantzitsuena, Erresuma Batuak irteera ordenatua egin ahal izateko akordioa sinatzea zen. Onartezina zena danbatekoa joaz irtetea. Lagun izaten jarraitu behar dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak, lagun bazkide eta aliatuak. Suizida izango zen bientzat, gaizki bukatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X