Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil dituzte Estrasburgo erdialdean izandako tiroketa batean

Erasotzaileak ihes egin du eta Polizia haren bila ari da. Hamalau pertsona zauritu dira, eta horietako hainbat larri daude. Frantziako agintariek atentatu terroristatzat jo dute gertakaria.
18:00 - 20:00
Tiroketa Estrasburgoko erdigunean

Bi pertsona hil eta hamalau zauritu dituzte, bederatzi larri eta bost arin, bart Estrasburgo erdialdean izan den tiroketan. Frantziako agintariek atentatu terrorista izan dela adierazi dute, eta Fiskaltzak ikerketa jarri du abian. Erasotzaileak ihes egin du eta Polizia haren bila ari da.

Estrasburgoko Prefekturak azaldu duenez, gizon armatu bat Gabonetako merkatuan sartu da Corbeau zubitik, eta Orfevres kalean barrena jendearen aurka tiroka hasi da.

Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak jakinarazi duenez, erasoaren ustezko egilea identifikatu egin dute, eta haren bila ari dira. Delinkuentziagatik aurrekariak ditu eta Poliziak "erradikalizatutako pertsonak" bilduta egindako artxiboan ageri da haren izena.

"Ala handiena da" oihukatu zuen erasoaren egileak

"Allahu akbar" ("Alá handiena da") oihukatu zuen ustezko erasotzaileak, hainbat lekukok adierazi dutenez. Horixe da, hain justu, Remi Heitz fiskalak zehaztu duena, militarrek erasoaren ustezko egilea zauritu zutela argitu ostean.

Ikerketa abian da

Egilea bilatzeko eta atxilotzeko aginduaren aurrean, 350 polizia ari dira lanean Frantzian, besteak beste, aireko garraioaz lagunduta.

Erasotzailea bilatzeko polizia-operazioa indarrean dagoen bitartean etxetik ez ateratzeko deia egin die Prefekturak Estrasburgo erdialdean bizi diren herritarrei.

Fiskaltza ekintza terrorista gisa ari da gertatutakoa ikertzen. Frantziako Polizia, Estrasburgoko Polizia Judiziala eta Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusia elkarlanean ari dira.

Hiriaren erdigunea itxi dute. Herritarrak dendetan, tabernetan eta hoteletan babestu dira. Prefekturak bezala, Poliziak ere etxean geratzeko deia zabaldu du.

Europako Parlamentua ere itxi dute, eta barruan zeudenak atera ezinik gelditu dira. Goizaldean atera dira bertatik barruan zeudenak, Izaskun Bilbao europarlamentari jeltzalea tartean.

Ospitaleak larrialdi egoeran daude, premiazko laguntza emateko prest.

Frantziako Gobernuaren erantzuna

Tiroketa gertatu denean, Emmanuel Macron presidentea Eliseoko Jauregian bilduta zegoen. Batzarra bertan behera utzi du eta Christophe Castaner Barne ministroari Estrasburgora joateko agindu dio.

Castanerrek kazetarien aurrean azaldu duenez, Macron presidentearekin eta Philippe lehen ministroarekin batzartu da. "Estrasburgora abiatuko naiz berehala", iragarri du.

Asanblea Nazionalak elkartasuna adierazi die biktima guztiei, eta Frantziako Senatuan minutu bateko isilunea egin dute.

Anne Hidalgo Parisko alkateak ere bere babesa helarazi die Estrasburgoko alkateari eta bizilagunei.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X