Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzia: Antisemitismoaren eta antisionismoaren koktela

Frantzian 600.000 frantziar inguru juduak dira, eta erasoak jasaten ari dira, baita atentatu hilgarriak ere. Jatorri musulmaneko antisionistak dira eraso eta atentatu larrienak egiten dituztenak.

Jende askok nahasten du antisemitismoa, antisionismoa eta Israelgo Estatuari egindako kritika. Antisemitismoa arrazismo modu bat da, judu guztien aurkako gorrotoa delako judu izate hutsagatik. Antisionismoa Israelgo Estatuaren izatea ukatzea da; hau da, ez onartzea estatu judu bat egon behar denik, eta are gutxiago Ekialde Hurbilean. Israelgo Estatuari egindako kritikak ez du esan nahi antisemita edo antisionista izatea, bai, aldiz, israeldarrek palestinarren aurka daramaten errepresio politika eta kolonializazioa salatzea.

Europa ez da inoiz antisemitismotik salbu egon, baina orain badirudi antisemitismoa gorantz doala. Europan indarra hartzen ari diren alderdi ultraeskuindar ugari antisemitak dira. Egoera bereziki larria da Frantzian, Europan judu komunitate handiena bizi den herrialdean. 600.000 frantziar inguru erlijio judukoak dira. Frantziar juduak erasoak jasaten ari dira, baita atentatu hilgarriak ere. Betiko antisemitak dira, normalean eskuin muturrekoak, hilobiak profanatu eta irainak egiten dituztenak. Jatorri musulmaneko antisionistak dira, aldiz, eraso eta atentatu larrienak egiten dituztenak. Frantzian bost milioi musulman bizi dira, eta horietako batzuek Frantziara eraman nahi dute israeldar eta palestinarren arteko gatazka.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X