Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreakzio miresgarria Zeelanda Berrian

Jacinda Arden Zeelanda Berriko lehen ministroak iragarri du armen legea aldatuko duela, kriminalek armategi oso bat eskura izatea zailagoa izan dezaten.

Jacinda Arden Zeelanda Berriko lehen ministroaren erreakzioa txalotzekoa izan da, baita herrialdeko biztanle gehienena ere. Lehenik, sinpatia eta elkartasuna erakutsi dielako Zeelanda Berrian bizi diren musulmanei, komunitatearen parte sentiarazi ditu, hilketaren arrazoiak eta ekintza bera inork partekatzen ez duela esaterakoan.

Bigarrenik, armen legea aldatuko duelako, zailagoa izan dadin kriminal batek armategi oso bat eskura izatea. Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) sarritan gertatzen dira halako sarraskiak, hain justu, armak eskuratzeko erraztasunagatik. Zeelanda Berrian orain ohartu dira arazoaz, baina, adi: Zeelanda Berriko kasua ez da pertsona ero bat eskolan edo hanburgesategi batean tiroka hasten den horietakoa, Zeelanda Berrikoa musulmanen aurkako terrorismoaren agerpena da, mendebaldeko herrialdeetan izan dira kasu isolatu batzuk, baina hau da hain basatia izan den lehena.

Sarraskiaren egileak musulmanen aurkako ideologiak bultzatuta ekin zuen, argi utzi zuen hori erasoa gauzatu aurretik hedatu zuen manifestuan. Mendebaldeko gizarteek ezin dute baimendu euren baitan tankera horretako terrorismoa sustraitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X