Portugal
Gorde
Kendu nire zerrendatik

29 pertsona hil dira Madeiran, autobus istripu batean

Biktima guztiak turista alemaniarrak dira. Antza denez, autobusa bidetik irten, eta etxebizitza baten gainean erori da.
18:00 - 20:00
Gutxienez 29 pertsona hil dira Madeiran, autobus turistiko baten istripuan

Autobus turistiko batek zirkulazio istripua izan zuen atzo, asteazkena, Madeiran (Portugal), eta, ondorioz, gutxienez 29 pertsona hil dira.

Ezbeharra 18:30ean jazo zen. Ordu horretan, autobusa bidetik irten da, eta etxebizitza baten gainean erori da.

Hildakoetatik, 17 emakumeak dira, eta gainerakoak, gizonak. Denak turista alemaniarrak direla baieztatu dute Portugalgo agintariek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X