Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sri Lankako sarraskiak utzi dituen zalantzak

Kristauen aurkako atentatuak izan dira; uharteko biztanleriaren % 7. Horregatik, susmo nagusiek jihadistak dituztela jomugan, baina datu gehiago behar dira hori baieztatzeko.

Sri Lankako gobernuak talde jihadista bat jo du eliza eta hotelen aurkako atentatuen erantzule.

Kristauen aurkako atentatuak izan dira; uharteko biztanleriaren % 7. Elizetan leherrarazi zituzten bonbak, baina baita burgesia kristauak ezkontza eta jaunartzeak egin ohi dituen hoteletan ere, eta egun hauetan pazkoa ospatzen ari ziren.

Bide batez, noski, erasoaren egileek nazioarteko turismoa ezerezean utzi nahi zuten eta gobernua ezegonkortu. Sri Lankan gehiengoa budistak dira, % 70; % 13a tamilak, erlijioz hinduak direnak, eta % 10 musulmanak.

Hasiera batean, erasotzaileak terrorista suizidak izateak eta erasoaren jomuga kristauak izateak talde jihadista baten ekintza dela pentsarazi dezake. Orain arte, ez tamilak eta ezta budistak ere ez dira kristauekin liskartu; nahiz eta aipatu behar den azken urteetan muturreko budista talde bat sortu dela Sri Lankako beste erlijioak baztertu nahi dituena.

Ez da ahaztu behar gainera, Sri Lankan gerra zibil izugarria izan zela budisten eta tamilen artean, duela 10 urte amaitu zena, gerrilla tamilaren porrotarekin. Zauri hori ez zen behar bezala itxi eta bada aspektu garrantzitsu bat: tamilek ere eraso suizidak egiten zituzten. Beraz, egia da susmo nagusiek jihadistak dituztela jomugan, baina datu gehiago eduki behar dira hori baieztatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X