Tentsio handia persiar golkoan
Duela urtebete, Trumpek hautsi egin zuen Obamaren garaian Estatu Batuek Iranekin sinatutako ituna, eta gainera, zigor ekonomikoak ezarri zituen Iranen aurka. Duela bi aste, zigor horiek zabaldu egin zituen, eta honela Iranek oso zail du bere petroleoa atzerrian saltzea; eta bere petroleoa saldu gabe, Irango ekonomia hondoratzen ari da.
Duela astebete iragarri zuen Washingtonek, frogarik eman gabe, Iran eta bere aliatuak Estatu Batuen eta bere kideen aurkako erasoak prestatzen ari direla, eta beraz, Estatu Batuek persiar golkoan duten azpiegitura militarra indartzen hasi dira. Atzo, Estatu Batuen aliatu diren Arabia Saudik eta Emirerriek ziurtatu zuten lau petróleo ontzi erasotu zizkietela beren uretan, baina momentuz ez dute ez argazkirik ez beste froga argirik erakutsi eraso horiek baieztatzeko.
Erasoak, itxura batean, Iranek eginak lirateke. Irango agintariek iraganean mehatxatu izan dute, eta behin baino gehiagotan, bere bizilagunen petroleo esportazioak boikoteatzen saiatuko direla, eurei ez bazaie petrolioa saltzen uzten. Dena den, Iran ekintza horiek egiten ari dela erakusten duten froga argiak aurkezten ez diren bitartean, honek guztiak Iran ekonomikoki itotzeko eta Estatu Batuen zabalpen militarra justifikatzeko ondo entseatutako koreografia bat dirudi.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-abusurako materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.